XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zahartzen ari ote zen? Ez. Agian, zentzudun bilakatzen... - Don Joaquin... - A!. Zer dugu, Pedro?.

Goiko pisuko bere langelan Jokin-ek gogoetak egiteari utzi zion, Pedro-k esan behar zionaren zain.

- Agian, komenigarria litzateke zu behera jaistea.

Jokin zutitu egin zen: - Okerren bat? - Ez.

Militar batzu sartu dira, espainolak eta alemanak, eta pentsatu dut, goi mailakoak direnez, agurtu nahi izango zenituela.

- Zuzen pentsatuta, Pedro. Goazen.

Jokin-ek, Pedro-ren atzetik eskailera haiek jaisten zituela, ez zekien nolako garrantzia izango zuen egun hark bere bizitzan.

Gaueko bederatziak ziren.

Dozenatik gora ziren militar haiek eta oraindik zutik zeuden, zain, El Oasiseko zerbitzariek mahaiak elkartzen zituzten bitartean.

Jokin-en begirada zorrotzak beste hau ere ikusi zuen: Riquelme kapitaina aretoan zehar mugitzen emakume ederren bila.

Jadanik lau zituen berarekin, haien artean Ellen.

Jokin zuzen militarrengana joan zen.

Espainolen artean batzu ezagunak zituen baina beste batzu, aleman guztiak bezala, lehen aldiz ikusten zituen han.